XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irradiazio eguzkitiarraren beroaren bidezko bihurketa ez-zuzena, bero-bilgailuak bihurpen termodinamikozko prozesuekin konbinatuz lor daiteke.

Gaur egun, bihurpen mekanikoari ematen zaio preferentzia, bere egokitasun, errendimendu handi eta kostu txikiegatik.

Generadore termoelektriko eta aparatu termoionikoak ez dira hain erakargarriak bere errendimendu txiki eta kostu handiegatik.

M.H.D.-ri dagokion tenperatura. guttienez 1000ampdeg;C-takoa da eta oraindik ez da landu nahikoa ezer esateko,

Beraz, gaur eguneko joerak bi aldetatik doaz: zelula eguzkitiarrak eta bihurpen mekanikoa (motorren bidez).

3.2 BIHURPEN TERMODlNAMIKOA.

3.2.1a Sarrera.

Erregai fosilak eta energia nuklearra bezala, bero eguzkitiarra elektrizitatean bihur daiteke prozesu termodinamiko baten bidez, gaur egun oso inportantea dena.

Moeta batzu ba daude: pistoizko motoreren bidez, Rankine-ren zikloz (lurrunezko turbina barne delarik) edo gasezko turbinaz.

Prozesu hauen abantailik handiena, jadanik eskala handiz egiten direla da.

Eta oraindik ebatzirik gabe dagoen arazoa, zera da, irradiazio eguzkitiarra tenperatura egoki batetan berotan bihurtzea, eta bero honen motorrarainoko garraioa.

Arlo hau bere haurtzaroan dago, baina hala ere, ba daude projektutan, l980. urterako funtzionamenduan egongo diren 10 mW-etako zentraleak.

Beroa inplikatzen duten prozesu termodinamiko guztietan bezala, errendimenduren goi-muga, Carnoten errendimendua da: .

Beraz, ikus dezakegunez, iturri beroaren tenperatura handitzen bada, errendimendua ere gora doa.

Zehazki hitzeginez, iturri beroaren eta hotzaren arteko tenperaturaren diferentzia da agintzen duena; baina praktikan, iturri hotzaren tenperatura aldatzea ezinezkoa da eta hoztailearen, generalki ura, dependentzia du.